Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Inbertsio-proiektuen azterketa eta balorazioa herri-erakundeetan
Liburu

Inbertsio-proiektuen azterketa eta balorazioa herri-erakundeetan

Editorial Deustuko U.
  • 2003
  • Gaia: ekonomia
  • eu

Herri-erakundeetako arduradunek ametsa izaten dute proiektu ugari aurrera eramateko: errepide berriak, enparantzak, eskolak, igerilekuak, frontoiak, e. a. Baina baliabide ekonomikoak urriak izaten direnez, proiektu ezberdinen arteko aukeraketa egin beharra dago, errentagarritasun sozial handiena izan dezaketen proiektuei lehentasuna emanez. Aukeraketa horretarako, hainbat metodologia eta tresna ekonomiko proposatzen dira liburu honetan, ondoko helburuarekin: herri-erakundeetako aurrekontu mugatuekin lor daitezkeen gizarte-mozkinak maximotzen laguntzea. Lan honetan proposatzen diren tresnak, inbertsio-proiektu pribatuetan erabiltzen diren tresnetan oinarritzen dira, herri-erakundeek bultzatzen dituzten proiektuetara egokituz. Proiektu hauek hainbat efektu onuragarri eta kaltegarri sortzen dituzte, eta askotan herri-erakundeetako arduradunek intuizioz eta esperientziaz baliatzen dira efektu horiek baloratzeko. Intuizioa gainditzeko proposatzen ditugun tresnekin, proiektu publiko bakoitzarekin gizarteak globalki irabazten duena neur daiteke, gizarteari sortzen zaizkion galera eta irabazi ekonomiko eta sozialak kontuan hartuz.

  • Zeinua
    GZ1 1.18
  • ISBN
    84-8438-036-X
  • Legezko Gordailua
    BI-1931-03
  • Azalpen fisikoa
    166 or., 24x17 zm
  • Argitalpen Lekua
    Bilbo
  • Egilea
    Mendizabal, Alaitz, et al.