Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Ingeniaritza-termodinamikaren oinarriak
Liburu

Ingeniaritza-termodinamikaren oinarriak

Editorial Utriusque Vasconiae
  • 2007
  • Gaia: ingeniaritza
  • eu

Frogatutako eraginkortasuna duen egitura pedagogiko batek ikasleei behar duten laguntza ematen die!
Orain, egitura pedagogiko sendoago batekin, Moranen eta Shapiroren Ingeniaritza-termodinamikaren oinarriak liburuaren bosgarren edizioak ingeniaritza-termodinamikaz zabaltasunez jarduten du.
Honela funtzionatzen du Moranen eta Shapiroren hurbilketak:
– Termodinamika albisteetan atal berriek eguneroko prentsako albisteak, adibidez erregai-zelulei buruzkoak, testuan azaltzen ditugun kontzeptuekin erlazionatzen dituzte.
– Problemak ebazteko metodologia sendo batek problemak ebazteko hurbilketa ordenatu bat egiten, sistematikoki pentsatzen eta ohiko akatsak murrizten laguntzen die irakurleei.
– Kapituluaren amaierako materialak problemak ebazteko trebetasuna lantzen du hiru modutan: kontzeptuala (ariketak: Ingeniarien gogoeta-gaiak); trebetasunak sendotuz (problemak: Ingeniaritzan trebatzeko problemak) eta ikerketa (Bukaera zehatzik gabeko diseinu-problemak: Ingeniaritzaren alde praktikoa ikertzen).
– On line ikasteko gida, funtsezko kontzeptuen laburpenak eta etxeko lan gisa egiteko problema gehigarriak, erantzunak eta aukeratutako ebazpenak dituztenak. Horiei esker eskuragarri edukiko dituzu kapituluko materiala ongi ulertu duzun jakiteko tresnak.
– Bukaera zehatzik gabeko diseinu-problemek diseinu-esperientzia laburrak ematen dituzte, eta esperientzia horiek sormenez pentsatzen, mugak aplikatzen eta alternatibak gogoan hartzen laguntzen dute.
– Bigarren legearen garapen sakona; entropia-sorreraren kontzeptua eta exergia-analisia azaltzen ditu eta bigarren legearen analisiaren puntako sarrera bat ematen du.
– IT: Interactive Thermodynamics softwareak (bereiz eros daiteke) propietateen datuen kalkulua, sistemen modelizazioa eta balizko kalkuluak egiteko ahalmena aurkezten ditu, sistema termodinamikoak modu errealistagoan aztertu ahal izateko.
– ThermoNet on line mintegietan ingeniaritzaren oinarrizko kontzeptuen animazioak, bat-batean agertzen diren galderak eta landutako adibide gehiago ematen ditugu.

  • Zeinua
    TZ 3.18
  • ISBN
    978-84-9860-025-4
  • Legezko Gordailua
    BI-3338-07
  • Azalpen fisikoa
    892 or., 25x20 zm
  • Argitalpen Lekua
    Bilbo
  • Egilea
    Moran, Michael J. - Shapiro, Howard N.