Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Ingeniaritzaren oinarri matematikoak I. Azterketetako problema ebatziak 2006-2009
Liburu

Ingeniaritzaren oinarri matematikoak I. Azterketetako problema ebatziak 2006-2009

Editorial Utriusque Vasconiae
  • 2010
  • Gaia: ingeniaritza
  • eu

2006tik 2009ra Euskal Herriko Unibertsitateko Bilboko Goi Ingeniaritza Eskolako Telekomunikazio Ingeniaritza Tekniko titulazioko Ingeniaritzaren Oinarri Matematikoak I irakasgaiko azterketetan proposatutako ariketen bilduma da liburu hau.

Oinarrizko irakasgaia denez, gai-zerrenda zabala lantzen da, ikaslea ingeniaritza teknikoko formakuntzan funtsezkoak diren zenbait matematika alorretan barnera dadin.

Liburuaren helburua honakoa da: ikaslearen eskuetan irakasgaian barneratutako kontzeptuak sakontzeko tresna baliagarri bat jartzea. Tresna horrek baliagarria izan behar du azterketen prestakuntzan.

Liburuak hamahiru atal ditu, eta atal bakoitzean gaiaren arabera elkartu dira azterketako ariketak. Lehen atala zenbaki konplexuen sarrera bat da. Jarraian, aldagai bateko eta gehiagoko funtzio errealak aztertuko dira, baita segidak eta zenbaki serieak ere; ondoren, aljebraren sarrera bat egingo da; gero, integrazio erreal sinplea zein anizkoitzaren inguruko hiru atal landuko dira; eta azkenik, Fourierren analisia aztertuko da.

Kontuan izanik askotariko gaiak landuko direla, eta gai horien hasi-masiak irakasten direla, liburua baliagarria izan daiteke lehen zikloko zenbait titulaziotan, hain zuzen, funtzio errealak, serieak eta Fourierren transformatua lantzen diren irakasgaietan.

  • Zeinua
    TZ 3.26
  • ISBN
    978-84-9860-370-5
  • Legezko Gordailua
    BI-1050-2010
  • Azalpen fisikoa
    264 or., 17X24 zm
  • Argitalpen Lekua
    Bilbo
  • Egilea
    Baro Izaskun, Maruri Mercedes eta S