Liburu Jainkoa, herria, lurraldea. Pentateukoa edo Moisesen liburuak Editorial UEU 2003 Gaia: teologia eu Liburu honek Bibliako lehen liburu-multzoa du aztergai, Pentateukoa eta Tora deituriko Moisesen bost liburuen multzoa, alegia. Judu- eta kristau-fedearen funtsezko dokumentua da Pentateukoa, gure mendebaldeko kulturaren iturri nagusietakoa eta literatura unibertsalaren monumentu handia izateaz gainera. Baina judu-herriarentzat da bereziki adierazgarria Tora, hor aurkitu baititu etengabe bere herri-identitatearen ikur nagusiak eta bizirik irauteko arnasa. Konplexua da Pentateukoa, eta are konplexuagoa Pentateukoaren inguruko ikerketa, eta liburu honen egileak ez ditu alde batera utzi horko arazo korapilatsuak. Hala ere, Pentateukoaren testua bera bihurtu nahi izan du arreta- gune nagusi, irakurketa-gida moduko bat eskainiz, testua irakurleari eta irakurlea testuari hurbiltzeko xedearekin. «Torak hirurogeita hamar aurpegi ditu» dio judu-tradizioak Baina zentzu-aniztasun hori herren geratuko litzateke, baldin eta irakurle bakar batek huts egingo balio! Zeinua GZ2 12.8 ISBN 84-7485-896-8 Legezko Gordailua BI-2.068-03 Azalpen fisikoa 400 or., 22x15 zm Argitalpen Lekua Bilbo Egilea Irizar Arabaolaza, Ramon