Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Jokin Zaitegiri egindako gutunak II (1956-1975)
Liburu

Jokin Zaitegiri egindako gutunak II (1956-1975)

Editorial Mondragon Unibertsitatea
  • 2007
  • Gaia: literatura
  • eu

Jokin ZAITEGI PLAZAOLA (1906-1979) idazle arrasatearra euskal letrek izan duten humanista klasikorik handienetako bat da, jesuiten eskolan bikain prestatua, hainbat hizkuntzaren jabea, unibertsitate-irakaslea eta idazlea. Obra oparo eta gotorra utzi du jatorrizko liburuetan bezala itzulitakoetan, batez ere, Platon euskaraz jarriz. Kultur eragile gisa, berriz, hor dago Euzko-Gogoa-ren ekarria.

Nahiz urte gehienak atzerrian erdal giroan bizi izan, bere idazlanak osoki euskaraz idatziak ditu, berak halaxe erabaki izan zuelako. Ezaugarri hau ere oso bera da.

Gutun hauek Jokin Zaitegik beste autore batzuekin izandako harremanen berri zuzena izateko aukera ematen digute.

Balio dute, halaber, gerra aurreko eta ondorengo euskal idazleak eta eragileak hobeto ezagutuko, erbesteko euskal idazleen historia bat ere badela jekitera emateko, historia horretan egile bakoitzari dagokion lekua aitortzeko eta, batez ere, erbesteko ibilaldi luze eta ilunak baztertuta utzi duen arrasatear honen izanaren neurriko izena berreskuratzeko.

  • Zeinua
    GZ2 10.15.2
  • ISBN
    978-84-935019-9-9
  • Legezko Gordailua
    BU 332-2007
  • Azalpen fisikoa
    1365 or., 21x15 zm
  • Argitalpen Lekua
    Donostia
  • Egilea
    Iztueta, Paulo - Diaz, Jon