Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Konstituzio Auzitegiari Buruzko Lege Organikoa (Legeak 4)
Liburu

Konstituzio Auzitegiari Buruzko Lege Organikoa (Legeak 4)

Editorial Mondragon U.
  • 2008
  • Gaia: zuzenbidea
  • eu

Esku artean duzun liburu honetan, euskaratu egin dugu 2/1979Lege Organikoa, Konstituzio Auzitegiari buruzkoa, gaur egun indarrean den eran. Konstituzioak arau juridiko gisa duen nagusitasuna eta eraginkortasuna segurtatzeko Konstituzioak berak aurreikusitako oinarrizko tresna Konstituzio Auzitegia da, eta itzulpen hau egiteko arrazoia, haín zuzen ere, konstituzio-zeregin hori garatzeko eginkizuna duen Lege Organikoaren euskarazko bertsioa izatea da. Lege horretan ezartzen dira Konstituzio Auzitegiaren funtzionamendua, kideen estatutua, hartara jotzean segitu beharreko prozedura eta akzioak baliatzeko baldintzak.

Argitarapen hau Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak espainiar testu juridiko oinarrizkoenak euskaratzeko sinaturiko hitzarmenean oinarrituriko jardueraren beste emaitza bat da, zuzenbidearekin lanean edo harremanetan dabiltzan euskaldunei bideratua.

  • Zeinua
    GZ1 6.37.4
  • ISBN
    978-84-9860-035-3
  • Legezko Gordailua
    BI-3624-07
  • Azalpen fisikoa
    116 or., 22x16 zm
  • Argitalpen Lekua
    Bilbo
  • Egilea
    Ugartemendia Ezeizbarrena, Juan Inazio - Zelaia Garagarza, Maite