Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Kontsumoari buruzko Legea (Legeak 5)
Liburu

Kontsumoari buruzko Legea (Legeak 5)

Editorial Jakin
  • 2008
  • Gaia: zuzenbidea
  • eu

LEGEAK-LEYES bildumaren ale berri bat osatzen dute irakurleak esku artean dituen kontsumitzaileen babeserako arau hautatu hauek. Euskal Herriko Unibertsitateak, Zuzenbide Fakultateak eta Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak euskara juridikoaren normalizazioa arlo guztietara hedatzearen alde hartu zuten konpromisotik eratorritako ekimen honen zioa hau da: Espainiako ordenamendu juridikoaren lege-testu garrantzitsuenak euskaraz ematea.

Kontsumitzaileen kode hau erabilgarri da kontsumitzaileentzat, kontsumitzaile diren aldetik dituzten eskubideak baliatzeko ez ezik, euskal legeak aitortzen dizkien hizkuntza-eskubideak duintasunez eta modu eraginkor batean gauzatu ahal izan ditzaten; baliagarria da administrazio publikoentzat ere, beren babes­funtzioa betetzeko tresna egokia izan dezaten eskura; orobat da baliagarria epaitegietako eta arbitrajeetako arduradunak beren jarduna euskaraz egitera bultzatzeko; eta, azkenik, espero dugu unibertsitateko lanak –hezkuntza eta ikerketa, alegia– berme osoz euskaraz egin daitezela ziurtatzeko ere balio izango duela LEGEAK-LEYES bildumaren bosgarren ale honek.

  • Zeinua
    GZ1 6.37.5
  • ISBN
    978-84-9860-036-0
  • Legezko Gordailua
    BI-3625-07
  • Azalpen fisikoa
    198 or., 22x16 zm
  • Argitalpen Lekua
    Bilbo
  • Egilea
    Alkorta Idiakez, Itziar - Elosegi Aldasoro, Antton - Garzia Garmendia, Juan