Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Kritika literarioaren lehen saioak (1926-36)
Liburu

Kritika literarioaren lehen saioak (1926-36)

Editorial Mondragon Unibertsitatea
  • 2002
  • Gaia: literatura
  • eu

Gerraurreko kultur mugimenduan zuzeneko partaide eta lekukoak izandakoei sarritan entzuna genien euskal literaturak urrezko aroa bizi izan zuela orduan, inoiz ez bezalakoa askoren ustez, eta gerrateak ebaki zizkiola hegoak Eusko Pizkundearen gorakadari. Frankismoak erditik eten zuen gerra-aurreko eta osteko belaunaldien arteko lotura eta ordukoaz ezer gutxi jakin ahal izan dugu orain gutxi arte.
Liburu honetan, garai hartako iturriak jaso eta arakatuz, literaturgintzan era, bereziki, kritika literarioaren sailean egindako saioak aztertzen dira. Liburuan aurrera joan ahala, irakurlea ohartuko da orduko euskaltzale eta idazleen unibertsoa ez dela lerro bakarrekoa, euskal literaruraren nolakoaz eta norakoaz ez dutela guztiek berdin pentsatzen, lireraturgintzan ere ematen dela ezkutuko curriculuma. Pentsamenduaren zelaian, politikarenean bezala, boterea eta kontrola ematen dira, elkarri eskua emanda.
Orduko lireraturgintzaz egindako ikerketa batzuetan nagusitu izan den interpretazio formalistari bere erreparoak jartzen dizkio egileak, uste baitu klasizismoaren eta modernismoaren artean ezarri ohi den dikotomia, azalekoa dela, hots, hitz soiletan geratzen dena, eta ez barrukoa, pentsamendua bera ukitzen duena, alegia.

  • Zeinua
    GZ2 10.10
  • ISBN
    84-932654-3-8
  • Legezko Gordailua
    BU 600-2002
  • Azalpen fisikoa
    176 or., 19x11 zm
  • Argitalpen Lekua
    Donostia
  • Egilea
    Iztueta, Paulo