Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Kultura-aniztasuna eta gizarte-komunikazioa
Liburu

Kultura-aniztasuna eta gizarte-komunikazioa

Editorial Deustuko U.
  • 2002
  • Gaia: kazetaritza
  • eu

Kultura-aniztasuna eta komunikazioa uztartu gura ditu eskuetan duzun liburu honek. Harreman indibidualak zein kolektiboak garatzeko eta bideratzeko, gizakiak beharrezkoa du tresna kognitibo eta azaltzaileren bat, eta horixe da komunikazioak eskaintzen diona: munduan bere lekua egiteko erreminta bat, hain zuzen ere. Gizakiak ikasi egin behar izaten du komunikatzen eta bere kulturaren baitan bizitzen; gure arteko jardun- eta harreman-ereduak ez dira genetikoak, ikasiak baizik. Hartara, ikasi egiten dugu bizitzen eta komunikatzen. Ikasketa-prozesuen emaitzak dira komunikazioa eta kultura bera ere. Ikasketa-prozesua zenbat eta demokratikoagoa izan, ikasitakoa hainbat eta demokratikoagoa. Eta ikasi, etxean legez, eskolan, kalean eta hedabideetan ikasten du gizaki modernoak. Eta ikasi, ez du umeak bakarrik ikasten, ezpada gizakiak, oro har; gazte izan, nahiz zahar izan.

  • Zeinua
    GZ1 3.16
  • ISBN
    84-8438-026-2
  • Legezko Gordailua
    BI-1630-02
  • Azalpen fisikoa
    334 or., 24x17 zm
  • Argitalpen Lekua
    Bilbo
  • Egilea
    Basterretxea Polo, Jose Inazio