Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Lanaldi murrizketari buruzko eztabaida, 1995-2005
Liburu

Lanaldi murrizketari buruzko eztabaida, 1995-2005

Editorial Deustuko U.
  • 2006
  • Gaia: ekonomia
  • eu

Liburu honetan lan denboraren gaia aztertzen da. 1990eko hamarkadan, Europako langile mugimenduak lanaldi murrizketaren prozesu historikoan salto berri baten alde borrokatzea erabaki zuen: helburua, 40 orduko lan astetik 35 ordukora pasatzea bihurtzen da.
Mendebaldeko Alemanian metaleko sektore garrantzitsuan lortzen da, greba luze baten ondoren, negoziazio kolektibo bidez (1995). Frantzian berriz, lege bidez iritsiko da (1997). Hego Euskal Herrian ere lan munduko eztabaida garrantzitsuenetako bat bihurtuko da 1997-2000 artean.
Baina 2002tik aurrera aldaketak eta atzera pausoak gertatuko dira. Frantzian, sozialistek hauteskundeak galtzen dituzte, eta eskuinak 35 orduko lan astea ezartzen zuen legea malgutuko du. Alemanian, IG Metall sindikatuak, nahiz eta greba luze bat egin berriro ere, ez du lortzen lanaldi murrizketa ekialdera ere zabaltzera, eta porrot hori eta “globalizazio-deslokalizazio”eztabaida aprobetxatuz, enpresa garrantzitsu asko 40 orduko lanaldira itzuliko dira. Gainera, erretiro adina atzeratu beharrari buruzko eztabaidak indarra hartzen du.
Hemendik aurrera zer egin orduan? Gai honetan ere Historiaren amaierara iritsi ote gara?
Posible ote da lanaldia murrizten jarraitzea? Espero dezagun baietz. Izan ere, lanaldi murrizketari buruzkoa, kapitala eta lanaren arteko gatazka klasikoetako bat da azken batean, eta ondorioz etorkizunean ere eztabaida hori mantendu egindo da.

  • Zeinua
    GZ1 1.33
  • ISBN
    84-934066-8-6
  • Legezko Gordailua
    BU 126-2006
  • Azalpen fisikoa
    284 or., 21x15 zm
  • Argitalpen Lekua
    Donostia
  • Egilea
    Imaz Bengoetxea, Jose Inazio