Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Larramendiren Hiztegigintza Juridikoa
Liburu

Larramendiren Hiztegigintza Juridikoa

Editorial Jakin
  • 2007
  • Gaia: zuzenbidea
  • eu

Badira euskararen tradizio lexikografikoan halako jarraitutasun lerroak hiztegigintzaren aldetik. Badira, orobat, hiztegiak, goitik behera eta xehetasun guztiekin euskara aztertzen duten hitz-bildumak. Gutxiago ditu euskarak, ordea, eremu lexiko jakin batetik hasi eta harenak biltzen dituztenak. Horri ekin nahi izan zaio oraingo honetan. Horretarako, esparru juridiko-administratiboa aztergai hartu eta horren barruan murgiltzeko ahalegina egin da. Eta Larramendi aukeratu da hasikina. Aurrekoak ere badira (hala nola, Landuccio, Pouvreau, Harriet edota Urte), baina andoaindarraren hiztegia da ziur asko euskararen ipi-apa guztiak zehatz eta mehatz landu zituen lehena, Euskal Herriko hegoaldean bederen.

Izan ere, azken hiru mendeotan, Larramendi izan da nahitaezko zimentarria lexiko juridiko-administratiboarekin harremanetan ibili diren guztientzat. Alde edo kontra, osorik zein zatika, Larramendiren ekarria ezinbestekoa izan da gaztelaniazko testugintza juridiko-administratiboa euskaratzeko unean. Lan honetan, horregatik, Larramendiren eragina zuzenbidea gaitzat duten testuetan aztertu nahi da bereziki. Larramendiren Hiztegi Hirukoitzak eman zuen urte luzeetan gaztelaniaz sorturiko kontzeptuak euskaratzeko bidea. Euskarak behar zituen horiek, eta lan horretan Larramendiren lana egundokoa izan zen.

Lanari buru emateko, Hiztegi Hirikoitzaren gainean zuzenbidearen ikuspegitik egindako hustuketa jarri da. Esan bezala, azterketarako erabili den corpusa da eta irakurleari Larramendiren lanaren nondik norakoak zuzen-zuzenean konsultatzeko aukera emango dio.

  • Zeinua
    GZ1 6.43
  • ISBN
    978-84-9830-090-1
  • Legezko Gordailua
    BI-2923-07
  • Azalpen fisikoa
    133 or., 17x12 zm
  • Argitalpen Lekua
    Bilbo
  • Egilea
    Gallastegi, Cesar - Urrutia, Andres - Urrutia, Esther