Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Legeak 6 leyes. Botere judizialaren Botere Judizialaren Lege Organikoa (V. eta VI. liburuak).
Liburu

Legeak 6 leyes. Botere judizialaren Botere Judizialaren Lege Organikoa (V. eta VI. liburuak).

Editorial
  • Gaia:
  • eu

Kontsumitzaileen kode hau erabilgarri da kontsumitzaileentzat, kontsumitzaile diren aldetik dituzten eskubideak baliatzeko ez ezik, euskal legeak aitortzen dizkien hizkuntza-eskubideak duintasunez eta modu eraginkor batean gauzatu ahal izan ditzaten; baliagarria da administrazio publikoentzat ere, beren babesfuntzioa betetzeko tresna egokia izan dezaten eskura; orobat da baliagarria epaitegietako eta arbitrajeetako arduradunak beren jarduna euskaraz egitera bultzatzeko; eta, azkenik, espero dugu unibertsitateko lanak -hezkuntza eta ikerketa, alegia- berme osoz euskaraz egin daitezela ziurtatzeko ere balio izango duela LEGEAK-LEYES bildumaren bosgarren ale honek. Euskararen normalizazioa konplexutasun handiko prozesua da, eta hori, neurri batean, bere erritmo desberdinetan ispilatzen da. Justizia administrazioa eta Zuzenbidearen mundua, orohar, normalizazioa astiroago gauzatuz doan eremu horietakoak dira, alde batetik, arloaren zailtasun linguistiko berezkoengatik, eta, besterik, arauak eta legeak Euskal Herritik kanpoko instantzietan eginak izateagatik. Hori horrela izanik ere , bai autogobernu lanak eta bai Zuzenbide fakultateen jardun akademikoak premia biziaz eskatzen digute oinarrizko lege testuak euskarara ekartzea. Eusko Jaularitzako Justizia Sailak eta Euskal Herriko Unibertsitateak bat egiten dute konpromiso horretan, eta hortik dator LEGEAK-LEYES bilduma hau, lege testuak euskaraturik eskaintzen dituena.

  • Zeinua
    GZ1-6.52
  • ISBN
    978-84-9860-084-1
  • Legezko Gordailua
    BI-1421-08
  • Azalpen fisikoa
    227or., 15.5x22 zm
  • Argitalpen Lekua
    Zarautz
  • Egilea