Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • MacArthur-Bates Komunikazio Garapena Neurtzeko Zerrenda
Liburu

MacArthur-Bates Komunikazio Garapena Neurtzeko Zerrenda

Editorial UEU
  • 2008
  • Gaia: pedagogia
  • eu

Komunikazio Garapena Neurtzeko Zerrendak (KGNZ) hizkuntza-jabekuntza goiztiarraren prozesuaren berri ematen du; horretarako, komunikazio-garapenaren hainbat alderdi hartzen ditu kontuan: ulermen eta ekoizpen lexikoa, ekintza eta keinuen bidezko komunikazioa, morfologia eta gramatika. Test honen helburua da umeen komunikazio-garapenean izan litezkeen atzerapenak antzematea, eta neurri egokiak hartuta, atzerapenek ekar ditzaketen kalteak ekiditea. Tresna hau Estatu Batuetako MacArthur fundazioak sortu zuen 80ko hamarkadaren bukaeran, jatorrizko bertsioa ingelesez diseinatu bazen ere, gaur egun, tresna honen erabilera beste hizkuntza batzuetara hedatu da eta badira 30 hizkuntza baino gehiago tresna honen egokitzapena egina dutenak edo egiten ari direnak. Euskarazko egokitzapena urte askotako ikerketa-lanaren ondorioa da eta Euskal Herri osoan erabilgarria izan dadin euskalki ezberdinetako hitzak erabili dira. KGNZk bi bertsio ditu: “Hitzak eta Keinuak” eta “Hitzak eta Esaldiak”. Lehenengoak neurtzen du zortzi eta hamabost hilabete bitarteko haurren komunikazio-garapena, eta bigarren bertsioak hamasei eta hogeita hamar hilabete bitarteko haurrena.

  • Zeinua
    GZ2 11.8
  • ISBN
    978-84-8438-177-8
  • Legezko Gordailua
    BI-3516-08
  • Azalpen fisikoa
    119 or., 17x24 zm
  • Argitalpen Lekua
    BILBO
  • Egilea
    Andoni Barre