Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Mendebaldeko Behe-Nafarrera
Liburu

Mendebaldeko Behe-Nafarrera

Editorial UPV/EHU
  • 1999
  • Gaia: hizkuntzalaritza
  • eu

XIX. mendean Luis Luciano Bonaparte Printzeak Euskal Herrira egin zituen bidaietan sistematikoki bildu zuen eskuizkribuen ondare baliotsua, R. M. de Azkuek egindako gestio onari esker, Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundien Liburutegietan eta Nafarroako Gobernuaren Artxiboan aurkitzen da banatua, eta eskuizkribu honetarik gehienak argitaratu gabe egon dira oraintxe arte, noizbait inork argitaratuko ote zituen zai. Kritikak jasan baditu ere Bonapartek testu erlijiosoetan eta, batez ere, itzulpenetan oinarritu zelako euskalkien eta azpi-euskalkien bilketarako eta testu horien azterketa ondorengo hizkuntz erabakietarako, ezin daitezke uka mota horretako materialek eskeintzen dituzten homogenotasun eta baliokidetasuna, batez ere Bonapartek zituen xedeak lortzeko, hau da, euskalkiak eta azpi-euskalkiak ongi ezagutu eta, horren ondorioz eta horrekin batera, biak zuzen sailkatu. Testu hauek, bestalde, badute interesgarritasunik gaurko ikuspegitik ere. Gehienak XIX. mendearen erdialdekoak dira eta, euskal dialektoen literatura eta testigantza dokumentalak ez bait dira berez hain aberatsak, testu hauen balioa nabarmentzen da hizkuntza eta, bide batez, baita dialektoak ere ikuspegi diakronikoz hobeki ezagutzen laguntzeko. Are gehiago, kontutan hartzen bada eskuizkribu horietan jasotzen diren azpi-euskalki batzuk eta euskalkiren bat ere egun suntsituak eta galduak direla. Dagoeneko, bizkaierari, gipuzkerari, lapurterari, Iparraldeko eta Hegoaldeko goi-nafarrerari, aezkerari, zaraitzerari eta zubererari dagozkien Bonaparte Ondareko eskuizkribuak argitaratuak daude. Oraingoan Mendebaldeko Behe-Nafarrerari dagozkionak prestatu dira eta argitalpen honetan eskeintzen dira, honela Ondare horretako euskalkiz euskalkiko testu guztien argitaratzeari jarraitzen zaiolarik.

  • Zeinua
    GZ2 9.32
  • ISBN
    84-7485-591-8
  • Legezko Gordailua
    BI-360-99
  • Azalpen fisikoa
    518 or., 24x17 zm
  • Argitalpen Lekua
    Bilbo
  • Egilea
    Pagola, Rosa Miren (Zuzendaria)