Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Modernitate kapitalistari kritika: Weber, Frankfurteko Eskola, Habermas
Liburu

Modernitate kapitalistari kritika: Weber, Frankfurteko Eskola, Habermas

Editorial Deustuko U.
  • 2006
  • Gaia: soziologia
  • eu

Weber liberala zen, Frankfurteko Eskolako batzuk ezker iraultzailearen pentsalaritzat hartu izan dira, eta Habermas ezker erreformazalearekin lotu izan da. Aldeak alde, modernitateak ekarri dituen dominazio formak salatu dituzte batzuek eta besteek. Horregatik, “kritiko” hitza funtsezkoa zaio orriotara ekarri dugun pentsamenduari.
Helburua hauxe izan da: unibertsitateko ikasleei, irakasleei eta gaian interesa izan dezakeen edozeini, garrantzi handikoak diren pentsalari eta obra batzuei buruzko apunte batzuk eskaintzea. Mundu moderno kapitalista interpretatzeko modu bat ekarri dugu orriotara, hainbat eta hainbat liluratu duena eta liluratzen jarraitzen duena. Beharbada historiako soziologorik handiena izan den Max Weber-ekin hasi eta beharbada gaurko pentsalaririk handiena eta aipatuena den JŸrgen Habermas-ekin amaitu.
Arrasateko kooperatibismoari buruzko doktore-tesirako egindako lan teorikoa duzu argitalpen hau. Hori dela eta, aipu batzuk aurkituko dira han-hemenka euskal esperientzia sozioekonomikoari buruz. Euskal kooperatibismoa abiapuntutzat hartuta, begi-puntuan hartu dugun pentsamendu-ildoa euskal unibertsora ekarri gura izan dugu, eta bertako esperientzia batekin zipriztindu, euskal irakurleari errazagoa izango zaiolakoan orriotan isuri den pentsamendua ulertzea.

  • Zeinua
    GZ1 5.14
  • ISBN
    84-8438-087-4
  • Legezko Gordailua
    BI-3414-06
  • Azalpen fisikoa
    192 or., 24x17 zm
  • Argitalpen Lekua
    Bilbo
  • Egilea
    Azkarraga Etxegibel, Joseba