Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Nazareteko Jesus. Zer gizaki? Zer Jainko?
Liburu

Nazareteko Jesus. Zer gizaki? Zer Jainko?

Editorial UEU
  • 2004
  • Gaia: teologia
  • eu

Nor izan zen eta nor da Nazareteko Jesus? Duela bi mila urte, gauza harrigarriak esan eta egin zituen Palestinan, erromatar inperioaren bazter hartan, askoren pozerako, beste askoren haserrerako. Agintari erlijioso eta politikoentzat hereje eta arrisku bihurtu zen; beraz, kondenatu egin zuten eta gurutzean hil. Bere segitzaileek, ordea, bizi zela iragarri zuten eta bera maitatzen jarraitu, gaurdaino: zergatik ote? Fede kritikoz hurbildu nahi gaitu egileak Jesusengana, gaurko galderek eraginik: zer dio historiak Jesusi buruz? Zer izan ziren «mirariak»? Zer da berpiztea? Zer esan nahi du Jesus «egiazko Jainko» dela aitortzeak? Nola erakusten digu Jesusek egiazko gizaki izaten? Nor da Jesus gizadi oinazetuarentzat, natura zaurituarentzat, Jainkorik gabe eta Jainko-minez bizi den gizaki urduriarentzat? Jesusen Jainkoa gaur sinesgarri ote?

  • Zeinua
    GZ2 12.19
  • ISBN
    84-7485-719-8
  • Legezko Gordailua
    NA-1.766-2004
  • Azalpen fisikoa
    390 or., 22x15 zm
  • Argitalpen Lekua
    Bilbo
  • Egilea
    Arregi, Jos