Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Nazioa eta hezkuntza-sistema espainiarraren sorrera
Liburu

Nazioa eta hezkuntza-sistema espainiarraren sorrera

Editorial UPV / EHU
  • 2000
  • Gaia: hezkuntza
  • eu

Neurri handi batean, nazionalismoaren gaiari heltzerakoan, hezkuntza-arloko azterketa gutxietsia izan delako, edo hezkuntzaren (gaia) analisi-ardatz nagusitzat hartua izan denean nazioaren gaia gehiegizko “naturaltasunez” begiratua izan delako —herritarrak nazioarekiko identifikazioa berezkoa balu bezala—, ikuspegi historiko batetik hezkuntza eta nazioa uztartuko dituzten lanek hutsune nabarmena bete beharrean izango dira. Alde horretatik, saio honek Estatu-Nazio espainiarraren eraikuntza-prozesuaren testuinguruan ulertu behar den hezkuntza-sistema nazionalaren sorrera aztertzea du helburu, nazio-identitate espainiarrari dagokionez, ezinbesteko erreferentzia nagusia —ez bakarra— den heinean. Iñaki Zabaletaren lan honek heziketak Estatuaren eskuetan hartu duen izaera politikoa nabarmendu du; izan ere, Estatuak nazioarena den/izan behar duen herritarra du helburu, horretarako, besteak beste, izaera nazionalizatzailea duen irakaskuntza-makineria goitik behera arautuz, lanean ipiniz eta kontrolatuz.

  • Zeinua
    GZ2 7.9
  • ISBN
    84-8438-009-2
  • Legezko Gordailua
    BI-2575-00
  • Azalpen fisikoa
    149 or., 24x17 zm
  • Argitalpen Lekua
    Bilbo
  • Egilea
    Zabaleta Imaz, I