Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Onsa Hilceco Bidia (edizio kritikoa Patxi Altunak paratua)
Liburu

Onsa Hilceco Bidia (edizio kritikoa Patxi Altunak paratua)

Editorial UPV/EHU
  • 1995
  • Gaia: hizkuntzalaritza
  • eu

Iuan edo Ioannes de Tartas, bietara agertzen baita haren izena liburuan, 1600. urtearen inguruan sortu zen Zuberoako Sohüten eta bi liburu idatzi zituen, zeinetatik ezagunena Onsa hiltzeko bidia baita, orain osorik edizio kritiko berri moduan irakurle euskaltzaleari eskaintzen dioguna. Arueko eliz-erretore zelarik idatzi zuen ( “Aruen egin dut neure pieza pobria”), Amikuzeko behe-nafarreraz. Euskal Literaturan ditugun liburu guzietatik zailenetako bat dateke, zeren inprimategian hutsegite eta errakuntza pilo bat egin baitzute, euskaraz ez zekitelako edo. Liburuaren tesia, isi-isika liburuan barrena errepikatzen dena, hauxe da: ongi hiltzeko biderik onena herioaz maiz oroitzea da.

  • Zeinua
    GZ2 9.34
  • ISBN
    84-7485-392-3
  • Legezko Gordailua
    BI-876-95
  • Azalpen fisikoa
    319 or., 22x15 zm
  • Argitalpen Lekua
    Bilbo
  • Egilea
    de Tartas, Ivan