Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Orienta ezazu zeure burua zeruko esferan
Liburu

Orienta ezazu zeure burua zeruko esferan

Editorial UPV/EHU
  • 2006
  • Gaia: fisika
  • eu

Posizio-astronomiaren oinarriak ikasteko liburu egokia duzu esku artean, maila apaletik hasita zeruko esferaren misterioak argituko dizkizuna, irudi, taula eta mapa ugariz hornitua.
Oinarri teoriko batzuk jorratu ondoren, zeruko esferaren itxurazko mugimendua zehazki azaltzen da, Lurreko latitude desberdinetatik ikusita. Gero eguzki- sistemako astroen ibilbideak aztertzen dira, bakoitzaren berezitasunak deskribatuz. Zodiakoa, urtaroak, eklipseak, perihelioaren paradoxa eta beste zalantza asko argituko dizkizu.
Bi kapitulu guztiz praktiko eta original ere badauzka: zeure eguzki-erlojua diseinatu nahi baduzu edota zeruko astroez baliatuta orientatu, hauxe da zure liburua!

  • Zeinua
    NZ 2.6
  • ISBN
    84-8438-081-5
  • Legezko Gordailua
    BI-1516-06
  • Azalpen fisikoa
    155 or., 24x17 zm
  • Argitalpen Lekua
    Bilbo
  • Egilea
    Madariaga Zubimendi, Danel