Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Ornodunak. Anatomia, eboluzioa eta aniztasuna
Liburu

Ornodunak. Anatomia, eboluzioa eta aniztasuna

Editorial UPV/EHU
  • 2010
  • Gaia: Biologia
  • eu

Ornodunak. Anatomia, eboluzioa eta aniztasuna Biologia lizentziaturako testuliburu gisa sortua izan arren, liburua osatzen duten 490 orrialde eta 780 irudietan bildutako informazioa baliagarria izango da beste unibertsitateko nahiz bestelako ikasle eta irakasleentzat, bai eta animalien bizi-historian eta eboluzioan interesatutako edozein naturazalerentzat ere.

Liburuaren lehen atalean ornodunen definizioa, ezaugarri orokorrak eta garapen-eredua jorratzen dira; bigarren atalean, berriz, anatomia konparatua egiten da, ornodunen aparatu bakoitzaren deskribapena, funtzionamendua eta eboluzioaren oinarriak azalduz; eta hirugarren atal zabalean, azkenik, animalia hauen eboluzioa eta aniztasun morfologiko eta etoekologikoak lantzen dira.

Ornodunen unibertsoari buruzko errepasoa egiteaz batera, animalia hauei buruzko ezagumenduak gure eboluzio-historia azalduko digu ezinbestean, eta gure izatea eta bilakaera bera hobeki ulertzen lagunduko.

  • Zeinua
    NZ 1.6
  • ISBN
    978-84-8438-287-4
  • Legezko Gordailua
    BI-1137-2010
  • Azalpen fisikoa
    491 or., 20X28 zm
  • Argitalpen Lekua
    Donostia
  • Egilea
    Aiartza Azurtza, Joxerra