Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Paulo. Jesu Kristoren berriemaile
Liburu

Paulo. Jesu Kristoren berriemaile

Editorial UEU
  • 2001
  • Gaia: teologia
  • eu

Paulo eta beraren lana nahi du aurkeztu liburu honek. Garai hartan I. mendean eta ekialdeko Mediterranio inguruan ziren era askotako kultura eta herrietan Paulo nola txertatu eta ibili zen nahi da azaldu obra honetako lehenengo zatian. Eta Pauloren idatzietan nolako eragin helenistiko eta judutarrak nabari daitezkeen ere erakutsi nahi da. Pauloren bizitzako zenbait une nagusi ere aipatzen da. Ondoren, Pauloren teologiaren hari nagusiak nondik norakoak diren erakusten da, haren idatziei jarraituz, berak sortutako elkarteetan azaltzen ziren aldian aldiko arazoei erantzunez idatzitako gutunei jarraituz, alegia. Azkenik, Pauloren tradizioaren barruan datzitako gutunak ere aztertzen dira, nahiz Paulorenak berarenak izan nahiz ikasle edota jarraitzaileren batzuek Pauloren izenean idatziak izan. Gutun hauek ulertzeko behar diren datu historikoez gainera, idazki bakoitzeko mezuak dituen gai nagusiak ere aipatzen dira liburu honetan. Bukaeran, Hebrearrei idatzitako gutunari sarrera ere egiten da.

  • Zeinua
    GZ2 12.21
  • ISBN
    84-7485-781-3
  • Legezko Gordailua
    BI-3.067-01
  • Azalpen fisikoa
    224 or., 22x15 zm
  • Argitalpen Lekua
    Bilbo
  • Egilea
    Garc