Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Psikometria. Testen eraketa eta erabilera
Liburu

Psikometria. Testen eraketa eta erabilera

Editorial UPV/EHU
  • 2005
  • Gaia: psikologia
  • eu

Teoriak, ereduak edo hipotesiak sortze- eta egiaztatze-prozesuaren une batean zientzilariek aldagaiak neurtu behar dituzte; gorputz teoriko ororen oinarrian neurketa dago beti. Ez dago neurketa gabeko zientziarik. Horrek huts egiten badu bertan behera geratzen dira analisi eta diseinu konplexuenak. Psikologiaren esparruan Psikometriari dagokio aldagaiak neurtzeak dakartzan arazoak aztertzea eta liburu honi dagokio arazo horiek sinpletasunez adieraztea. Liburuaren muina testak dira. Testak esparru desberdinetan eta zeregin askotarako erabiltzen dira; hala nola, balioespen psikologikoan, hezkuntza-balioespenean, lan-munduan eta programen balioespenean. Tresna interesgarriak eta balio handikoak izan daitezke testak, baina horiek zuzen sortzeko eta erabiltzeko gutxienezko prestakuntza behar da, eta hori da liburu honek eskaintzen duena. Testen berezko ezaugarriak, abantailak eta mugak ulertzeko autoreak azaltzen diren edukiak ezagutu behar dira. Horregatik gizarte zientzietako ikasleentzat eta testekin lan egiten duen edozein profesionalentzat liburu hau beharrezko tresna da.

  • Zeinua
    OZ 7.15
  • ISBN
    84-8373-738-8
  • Legezko Gordailua
    BI-1160-05
  • Azalpen fisikoa
    370 or., 24x17 zm
  • Argitalpen Lekua
    Zarautz
  • Egilea
    Paula Elosua Oliden