Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Rameauren iloba
Liburu

Rameauren iloba

Editorial Deustuko Unibertsitatea
  • 2005
  • Gaia: soziologia
  • eu

BERAK. –Zintzur betean onartzen dugu laudatzen gaituen gezurra, tantaka baino ez garratz zaigun egia. Eta gainera, hain da gurea, hain zintzoa, ados dagoenaren itxura! NEUK. -Hala eta guztiz ere, bekatu egingo zenuen behin-edo artearen oinarrien aurka eta, oharkabean beharbada, ihes egingo zizun zauritzen duten egia garratz horietako batek, ezen, jokatzen ari zaren paper gaizto, doilor eta nardagarri horretatik kanpo, funtsean arima sentibera baita, nire ustez, zurea. BERAK. -Nirea? Inolaz ere ez. Deabruak naramala baldin badakit funtsean zer naizen. Oro har, biribila da nire gogoa, bola baten antzekoa, eta zumea bezain zintzoa izaera; ez naiz sekula faltsua izango, egiaren alde halako nahi berezirik ez badut ere; sekula ez naiz egiatia izango, gezurraren alde halako nahi berezirik ez badut ere. Datozkidan bezala esaten ditut gauzak. Zuhurrak direla? Hainbat hobe. Petralkeriak direla? Axolarik ez du horrek. Libre eta zintzo mintzo naiz beti. Sekula ez dut pentsatu nire bizitzan, ez esan aurretik, ez esan bitartean, ez eta esan ondoren ere. Ez dut horrenbestez inor iraintzen.

  • Zeinua
    GZ1 5.18
  • ISBN
    84-8373-819-8
  • Legezko Gordailua
    BI-2932-05
  • Azalpen fisikoa
    247 or., 21x13 zm
  • Argitalpen Lekua
    Zarautz
  • Egilea
    Denis Diderot