Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Softwarearen ingeniaritza [II. ATALA: Garapen monolitikotik hiru mailako arkitekturara bezero/zerbitzariak bisitatuz]
Liburu

Softwarearen ingeniaritza [II. ATALA: Garapen monolitikotik hiru mailako arkitekturara bezero/zerbitzariak bisitatuz]

Editorial UPV-EHU
  • 2008
  • Gaia: informatika
  • eu

Aplikazioaren analistak, hiru mailako arkitektura erantsi nahi dionean eraiki nahi den aplikazio informatikoari, erabaki garrantzitsuak hartu behar ditu diseinua eta inplementazioa bideratzeko eta egokitzeko lanean ari den erakunde informatikoaren lan egiteko erara eta aplikazioak eskatzen duen konplexutasun mailara.

Hiru mailako arkitekturak inplementatu nahi direnean aplikazio informatikoetan, bi konplexutasun-geruza tratatu behar ditu informatikariak: mekanizatu nahi den domeinuaren konplexutasuna eta erabiliko den teknologiaren konplexutasuna. Konplexutasun bien maila handia denean, teknologia konplexuak erabiltzen dira arkitektura inplementatzeko, hala eskatzen baitu domeinuaren konplexutasunak.

Aplikazioaren konplexutasun maila eta erakundearen eskarmentua txikiak badira, ikuspegi prozedurala erabilita antola daiteke domeinuaren logika, Transaction Script diseinu- patroiak erabilita. Iraunkortasunaren maila antolatzeko, erakundearen eskarmentuak eta teknologia mailak sano baldintzatuko dute hautaketa. Hala nola, txikiak badira, JDBC erabili beharko du zuzenean eta gordinki, atzipenen antolaketa guztia programatzailearen eskuetan geldituz; handiak badira, aldiz, Hibernate eta iBATIS tresnek, besteak beste, nabari hobetuko dute iraunkortasunaren trataera.

Aplikazioaren osagaien inplementazioa POJO erako objektuak erabilita egiten bada, hainbat zerbitzu garrantzitsu, adibidez, transakzioak kudeatzeko zerbitzuak edota segurtasunaren kudeaketa, programatzailearen ardurapean gelditzen dira. Hala, aplikazioa malguagoa bihurtzen da eta edukiontzi leunak erabilita kudea daitezke osagaiak.

Ingurune horren ordez, EJB 3.0 espezifikazioa inplementatzen duen teknologia erabiltzen bada osagaiak eraiki eta kudeatzeko, zerbitzuen kudeaketa edukiontziak berak gauzatuko du automatikoki, ingurune trinkoagoan txertatuz osagaiak.

Sistema informatiko baten osagaiak harremanetan jarri nahi direnean beste sistema informatiko baten osagaiekin, ez da arazorik egongo, baldin bi sistemek erabiltzen dituzten plataformak eta teknologiak bateragarriak badira; zoritxarrez, sarritan, informatikaren ekosistema poliedrikoak, bateragarritasun hori hautsi egiten du, orduan zer egin? Zerbitzuetara zuzendutako arkitektura erabili arazoa konpontzeko.

  • Zeinua
    TZ 2.14.2
  • ISBN
    978-84-8438-165-5
  • Legezko Gordailua
    BI-1037-08
  • Azalpen fisikoa
    531 or., 24x17 zm
  • Argitalpen Lekua
    Bilbo
  • Egilea
    Zubizarreta Aizpuru, Jose Ramon