Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Transmedia komunikazio estrategiak
Liburu

Transmedia komunikazio estrategiak

Editorial UEU
  • 2015
  • Gaia: kazetaritza
  • eu

Transmedia gako-hitz bihurtu da egungo komunikabideetako profesional eta adituentzat. Audientzien engaiatzea xede duten hainbat komunikazio-estrategia biltzen ditu termino horrek, eta xede horretan noranzko berriak markatzen ditu egungo media-produktuen diseinuan eta hedapenean.

Transmedia praktikak fikzioan izan dute hastapena, baina fikziotik kanpo ere garatu dira azken urteotan: informazioan, publizitatean, irakaskuntzan eta kulturaren beste eremu batzuetan ere urrats sendoak egin dira. Lan honetan, informazioaren alorrean jarri dugu arreta, zehazkiago gaurkotasun-eduakiak zabaltzen dituzten produktuetan: web dokumentalen, web telebistetako ikus-entzunezkoen, web irratigintzaren eta gizarte-mugimenduen transmedia komunikazio-estrategietan.

Hainbat ikerketa- eta praktika-eremutatik begiratu diogu transmediari. Informazioaren alorrean media-produktu bat diseinatzean eta planifikatzean zenbait funtsezko ikuspegik osatu dute begirada hori: kazetaritza informatiboaren kudeaketatik, diseinu grafikotik, narratologiatik, audientzien parte-hartze estrategiatik, finantzaketatik, ikus-entzunezkoen programaziotik, diseinu linguistiko-diskurtsibotik eta dokumentalgintzatik ere.

Nazioarte mailan zein Euskal Herrian abian jarri diren transmedia-praktikak bildu ditugu testuliburu honetan. Praktika horietan, komunikazio-estrategien berrikuntzak aztertu ditugu egileok, nork bere arlotik.

  • Zeinua
    GZ1- 3.27
  • ISBN
    978-84-8438-575-2
  • Legezko Gordailua
    BI-2037-2015
  • Azalpen fisikoa
    213 Orri
  • Argitalpen Lekua
    Bilbo
  • Egilea
    Agurtzane Elordui, Edorta Arana (koord.)