Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Usainak eta perfumeak: literaturatik kimikara
Liburu

Usainak eta perfumeak: literaturatik kimikara

Editorial UPV/EHU
  • 2001
  • Gaia: kimika
  • eu

Liburuxka honen helburua perfumeen eta usainaren arlora hurbiltzeko urrats bat ematea da, eta horretarako hainbat ikuspegitako informazio zabala eta orokorra idatzi dugu; horrez gain, gai edo ideia batzuk sakontasun zientifikoaz aztertu ditugu. Liburuan perfumearen historia eta horren inguruko istorioak azaldu ditugu, eta bai teknikoagoak diren kimika fisikoaren eta fisiologiaren ikuspuntuak adierazi ere. Gai guztiak irakurrita , irakurlea usainaren eta perfumeen mundu liluragarriaz txundituta geratuko delakoan gaude. “Usain gozoko esentzia-olioak- naturalak zein sintetikoak- alkoholetan disolbatu eta horien proportzioak artistikoki landu ondoren, ontzi txiki-politetan gorderik eskaintzen diren gaiak”, horrela definituko genuke perfumeak zer diren.

  • Zeinua
    NZ 6.6
  • ISBN
    84-8438-022-X
  • Legezko Gordailua
    BI-3030-01
  • Azalpen fisikoa
    158 or., 24x17 zm
  • Argitalpen Lekua
    Bilbo
  • Egilea
    Mijangos, Fernando