Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Zenbait gai euskara teknikoaren inguruan
Liburu

Zenbait gai euskara teknikoaren inguruan

Editorial UPV/EHU
  • 1999
  • Gaia: hizkuntzalaritza
  • eu

Lan sorta hau, jadanik euskara teknikoaren inguruan plazaratu diren beste zenbait lanen bide bera jorratzeko asmoa gauzatu da. Lehenengo lanean euskara teknikoan eta zehazkiago terminologian oso emankortasun handia azaltzen ari den -kiko atzizkiaren ezaugarri zehatzak eman dira, euskal literaturan nabari daitekeen usadioa aztertuz eta hizkuntzaren gaur eguneko erabiltzaile berezituek izan ditzaketen beharrak tradizio -ildo horretatik bideratuz. Bigarren lanean ere, literatur tradizioa hartu da abiapuntu, gaur eguneko testu teknikoetan -(e)z instrumental edo -(r)ik patitibo deklinabide-atzizkia daramaten mendeko perausek euskararen erabilera berezituetan izan dezaketen ekarpena finkatzeko edota garatzeko. Hirugarren lanak, izen-sintagmaren esparruari eutsi dio, hizkuntza teknikoak ekoizten dituen adjektibo-segida korapilatsuak aztertuz. Laugarren lanak, hizkuntza teknikoaren muinean dagoen gaia jorratu du, oso lagungarri gertatuko den ikuspegi orokor bat eskaintzeko: erabilera bereiztu honek behar dituen zehaztasun eta gardentasunaren bideak.

  • Zeinua
    GZ2 9.41
  • ISBN
    84-8373-208-4
  • Legezko Gordailua
    BI-2483-99
  • Azalpen fisikoa
    190 or., 24x17 zm
  • Argitalpen Lekua
    Bilbo
  • Egilea
    Odriozola, Juan Carlos (koordinatzailea)