Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Zero zabor
Liburu

Zero zabor

Editorial UEU
  • 2016
  • Gaia: ekonomia
  • eu

Zer da Zero zabor filosofia? Natura- eta giza baliabideak etengabe ustiatzen ari garen honetan, ezinbestekoa da erabili eta botatzeko egungo eredu lineala birpentsatu eta sistema zirkular bat eraikitzea, toxikorik gabe, gatazka-guneetatik datozkigun baliabideekiko menpekotasunari amaiera eman eta kalitateko eta tokiko lanpostuak sortzeko aukera emateko. Baliabideak xahutzen jarraitzen duen ekonomia bat –izan hondakin modura edo langabezia modura- ezin da, izatez, jasangarria izan. Hondakinak sintoma dira, diseinu okerreko sistemaren seinalea; Zero zabor filosofiak amaiera eman nahi dio horri.

Zero zabor. Nola berpiztu ekonomia Lur planeta txikitu gabe saiakerak baliabideak kudeatzeko egungo sistemari alternatiba zaion proposamena aurkezten digu. Alternatiba hori egingarria eta positiboa da, eta ikerketa-alorrean egindako aurrerapenak alor teknologiko eta sozialean aplikatuta aurrera begiratzeko aukera ematen digu.

Gainera, Euskal Herriko egungo hondakinen kudeaketa eta tratamenduaren egoera islatzeko asmoz, liburu honen 3. Kapitulua moldatua izan da, gai honetan adituak diren hainbat pertsonaren ekarpenei esker.

  • Zeinua
    GZ1- 1.47
  • ISBN
    978-84-8438-597-4
  • Legezko Gordailua
    BI-1285-2016
  • Azalpen fisikoa
    180 Orri
  • Argitalpen Lekua
    Bilbo
  • Egilea
    Joan Marc Simon. Egokitzapena: Daniel Zuazagoitia