Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Euskararen Etxea  •  Mediategia Eta Liburutegia  •  Liburutegia • Zientzi razionaltasun berritanzko urratsak: Popper ala Kuhn?
Liburu

Zientzi razionaltasun berritanzko urratsak: Popper ala Kuhn?

Editorial UEU
  • 2007
  • Gaia: filosofia
  • eu

Liburu honen helburua Popperren eta Kuhnen zientzi razionaltasunari buruzko planteamenduak aztertzea da. Bi filosofo hauen ikusmoldeen arteko gatazka 60 eta 70eko hamarkadetan gauzatu zen. Popperrek eskaintzen duen. razionaltasun ereduak zientziaren xedea egiazko teoria azalkorren burutzapen gisa definitzen du, eta teoria lehiakideen aukeraketan erabili ahal izateko normatiba edo arautegia proposatzen du. Kuhnen iritziz, zientzi jarduera eta, bereziki, zientzi aldakuntzaren fenomenoa ezin da, Popperren ikusmoldearen kastian bezala, zientzi teoriaren barneko aldagaien bidez erabat “razionalki” (hau da, soilik logikaren ikuspegitik), teoriaren barneko faktoreen bidez soilik azaldu; aitzitik, jarduera hori bere osotasunean aztertu behar da, zientzi razionaltasunaren azterketari analisi psiko-soziologikoaren ikuspuntua erantsiz. Zientzi razionaltasunaren ikusmolde berri honen atzean, epistemologiaren estatusaren eraldaketa somatzen da: Popperrengan lehentasuna zientzi ezagutzaren filosofiak duen bitartean, Kuhnek zientzi jardueraren filosofia egiteko beharra azpimarratzen du. Azken batean, liburuan aztertzen den eztabaida hau egungo zientziaren filosofiaren ulerkuntzarentzat ezinbesteko bilkatu da.

  • Zeinua
    GZ2 4.41
  • ISBN
    84-8373-101-0
  • Legezko Gordailua
    BI-2718-98
  • Azalpen fisikoa
    209 or., 24x17 zm
  • Argitalpen Lekua
    Bilbo
  • Egilea
    Korta, Kepa