Azkue Fundazioa
Hasiera • B Tuber ikastaroa

Gure proiektuak

Blogetan! Blog izarren bila

B Tuber ikastaroa

Euskara sarean jostea da gure lana eta gure helburua. Gurea eta zuena ere bai. Guztion artean euskara zabaltzen dugu mundu digitalean ere bai eta euskara teknologiara eramaten dugu.

Webguneko atal hau euskaldun eta euskalzale guztiontzat erabilgarri izatea nahi dugu eta aukera eman nahi dugu mundu digitalean sortzen diren ekimenen berri emateko eta euskara eta gure kultura eta gizartearekin harremanatuta dauden egitasmo ezberdinak sustatzeko.

Asko dira euskararen alde mundu osoan zehar lan egiten duten erakundeak. Ezagutu atal honetan zer egiten duten euskararen alde.

Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioa elkarlanean B-Tuber hiru ikastaro eskeiniko dizkiete, Bilbon erroldatutako 13-16 urte bitarteko gazteei, ekainak 25 eta 28 bitartean; lehenengoa: 25 eta 26 goizeko 09:30tik 13:30ra, bigarrena: 26 eta 27 arratsaldeko 15:30tik 19:30ra eta hirugarrena: 27 eta 28an goizez ere 09:30tik 13:30ra, Euskararen Etxean.

YouTube plataforma ezagutarazteaz gain, bideoak euskaraz sortzera, editatzera, produzitzera, post-produzitzera animatzea da B-Tuberren helburu nagusia eta horretarako formakuntza saioak eskeiniko zaie. Ikastaroaren irakasle Ane Atxutegi YouTuberra izango da.

Ikastaro dibertigarriak eta praktikoak; ikastaro bakoitzak bi egun iraunduko du eta egunero 4 orduz. Egun bakoitzak konpetentzia ezberdinak izango ditu, ikastaroa bukatzean gazteek YouTuber izateko argibide nagusiak ezagutuko dituztelarik.

Ikastaroan ikasiko duguna…

  • Lehen egunean:

1.saio1

1.saio2

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  • Bigarren egunean:

2.saioa

Izen emateko formulario hau  bete eta bidali ahalik eta azkarren!

Ekainaren 8an bukatzen da izen emateko epea!

 

Gainera… Youtuber Lehiaketa izango dugu! Ikastaroan ikasitakoa praktikan ipintzeko aukera paregabea!

Ekainaren 15etik 30era bitartean bidali zure bideoa info@azkuefundazioa.org emailera

Edonork parte hartu dezake  lehiaketan eta… Youtuber ekipo profesional bat dago jokoan!

Anima zaitez!