Azkue Fundazioa
Hasiera  •  Azkue Fundazioa  •  Gure Proiektuak  •  Sare Sozialak • B-Tuber 2018-2019

Gure proiektuak

B-Tuber ikastaroa

Bilboko udalak eta Azkue Fundazioak elkarlanean bi maila desberdinetako B-Tuber ikastaroak antolatu ditugu Euskararen Etxean. Abenduaren 26 eta 27an ikastaro aurreratua eskainiko da eta urtarrilaren 2 eta 3an oinarrizko ikastaroa. Bilbon erroldatuta dauden 13 eta 16 urte bitarteko gazteek eman dezakete izena ikastaroetan azaroaren 26tik abenduaren 16ra bitarte.

Youtuberreko izar izan gura dutenei zuzendutako ikastaroak dira. Bertan, youtuber izatea zer den azalduko diegu: trikimailuak, arrakastarako gakoak, modako gaiak, editatzeko teknikak….

Aurten bi ikastaro mota eskainiko ditugu. Bata, lehenengo aldiz honelako ikastaro batean izena ematen dutenei zuzendua eta bestea aurrez Btuber ikastaroan parte hartu dutenentzat edo oinarrizko ezagutza badutenentzat. Jarraian, eskainiko diren bi ikastaro moten ezaugarri eta deskribapena:

Youtuber ikastaroa

Helburua: Youtuben dauden genero eta kanal desberdinak ezagutuko dituzte. Bertan, kanala sortuko dute, pertsonalizatu eta sare sozialetan murgilduko dira. Bideoa grabatu, editatu eta kanalera igotzen ikasiko dute.

Nori zuzendua: Youtuber izateko lehen urratsak egin nahi dituztenei. Bilbon erroldatuta egotea beharrezkoa da.

Data: Urtarrilak 2 eta 3: goizez; 9:30 – 13:30 ( 50 plaza)

Lekua: Euskararen Etxea, Agoitz plaza 1, Bilbo.

Adina: 2003 – 2006 urteen artean jaiotakoak.

Irakasleak: Ane Atxutegi eta Ane Iturriarte

Youtuber ikastaro aurreratua

Helburua: Youtuben kanala sortzen, bideoak grabatzen eta batez ere, editatzen ikasiko dute (trantsizioak, zoom-a, testua, irudiak, musika, denbora….).

Nori zuzendua: Aurrez youtuber ikastaroa egin dutenei edo oinarrizko ezagutzak dituztenei. Bilbon erroldatuta egotea beharrezkoa da.

Data: Abenduak 26 eta 27: goizez; 9:30 – 13:30 (25 plaza)

Lekua: Euskararen Etxea, Agoitz plaza 1, Bilbo.

Adina: 2003 – 2006 urteen artean jaiotakoak.

Irakaslea: Ane Atxutegi

Izena emateko azaroaren 26tik abenduaren 16ra arteko epea dago. Izena eman nahi baduzu sakatu hemen

Neguko oporraldian lehenengoz Btuber ikastaroetan izena ematen dutenek, gaian sakontzen eta ikasten jarraitzeko aukera izango dute udaberrian. Aukera bera eskainiko dugu udaberrian lehen aldiz izena ematen dutenentzat ere, ekainean ikastaro aurreratuan izena emateko aukera izango baitute.

Esan bezala, neguko eta udaberriko oporraldian, eta ikasturte amaieran izango da Btuber ikastaroetan parte hartzeko aukera. Hiru epealdi horietan bi ikastaro mota eskainiko ditugu: bata, lehenengoz ikastaroan izena ematen dutenei zuzenduta eta bestea, aurrez Btuber ikastaroa egin dutenentzat.

Horrez gain, aurten ere, Btuber lehiaketa jarriko dugu martxan. Urtean zehar sortutako bideoek lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute, eta ikasturte amaieran izango da lehiaketara bideoak aurkezteko epea: ekainaren 17tik 30era.