EuskalPlay Zer da EuskalPlay? Euskarari buruzko bederatzi online joko ezberdinez osatutako aplikazioa da. EuskalPlayren helburua guztiz didaktikoa da eta euskararen inguruan ezagutza handitzeko, praktikatzeko eta bide batez era atsegingarri batez gehiago ikasteko egituratuta dago. Aplikazio honen erabilera guztiz zabala da eta, nahiz eta publiko orokorrari zuzenduta dagoen, ikastetxeetan ere erabilgarri izatea da gure helburua. Horregatik, Lehen Hezkuntzatik Batxilergoraino eta aurreragorako jarduerek osatzen dute EuskalPlay. Hauek dira bederatzi jokoak: Euskalkiak kokatuz Hitzak pareka Maileguak Hitz konposatuak Euskal esaerak Hurrenkera kronologikoa Euskararen faseak Hitzen salda Eguneroko bizimodua Zer egin dezakegu EuskalPlayn? Joko bakoitza ezberdina da: badaude bikoteak egiteko ariketak, hitzen salda, esaldiak osatu, komikiak? Ariketak formato ezberdinetan aurkezten ditugu. Eta lantzen diren edukiak ere ezberdinak dira: euskalki ezberdinetako hitzak ikasi, sinonimoak bilatu, euskarazko hitzen jatorriari buruz ikertu, esaerak landu, euskalkien historioa ezagutu edo gai ezberdinei buruzko hiztegia landu ? Animatuko zara euskaraz jolasten? Sakatu irudian edo klik egin hemen