KODE POESIA IKASTAROA Kode-poesia laborategian oinarriak ezagutu eta esperimentazio gunea sortuko dugu. Literatura eta informatika elkartzen diren lurralde gutxi esploratuan barneratzeko gonbita da hau, programazioa eta poesia uztartzeko aukera. Adibide gisa zenbait kode-poema aztertu ondoren, norberak bereak egiteko baliabideak emango dira. Lekua: Euskararen Etxea Eguna: Urriak 2, asteazkena Ordua: 18:00etatik 20:00etara Informazio gehiago eta hainbat adibide kodepoesia.eus atarian. Bertol Arrieta Kortajarena (Zarautz, 1975) izango dugu ikastaro honetako irakasle. Informatikaria eta idazlea bera, hizkuntzaren prozesamendu automatikoa xede duen IXA taldean aritu da ikerkuntza-lanetan hainbat urtetan. Bertsoak automatikoki aztertzea eta sortzea izan da bere azken eginahaletako bat. Parte-hartzaileak: 12 lagun gehienez Antolatzaileak: PuntuEUS Fundazioa eta Azkue Fundazioa Izen ematea doakoa izango da formulario hau beteta. * betebeharreko eremuak HELBIDE ELEKTRONIKOA * IZENA * ABIZENAK * TELEFONOA * OHARRAK